395 Urtean Teodosio I.a handia hil zenean, Erromatar inperio zaharra bere bi semeen artean zatituta gelditu zen. Ekialdeko zatia Arkadioren esku gelditu zen eta konstantinoplan esarri zuten hiriburua.
Mendebaldeko zatia, berriz, Honorioren esku gelditu zen eta erroman zuren hiriburua. Ekialdeko erromatar inperioaren eta mendebaldeko erromatarren inperioaren arteko mugak gaur egungo kroazia eta Serbia zeharkatzen zituen.
750.Urte inguruan, hiru esparru político, ekonomiko eta kultural zeunden:
Bizantziar inperioa (ekialdeko erromatar inperioaren oinordekoa), Mendebalde Germaniarra (erresuma independente askotan zatitua) eta Islama.
Bizantziar inperioak xv. Mendearen erdialdera arte iraun zuen. Turkiarren menpe gelditu zen. Bestalde VII. Mendean, Mahomak, erlijio berri baten (islama) profetak, ehun urte baino gutxiagotan ekialde hurbilean eta afrikako iparraldean hedatu zen estatu bat sortu zuen Arabiako penintsulan, pirinioetaraino ere iritsiz. Azkenik, Europako mendebaldean erromatar inperioa desagertu zen eta, aldi berean, herri barbaroak iritsi ziren eta erresumak ezarri zituzten: Frankoen erresuma, Bisigodoena, ostrogodoena.
Egilea:Julen garazi eta alex
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario