
Erdi aroan elizak persona guztiak hiru ordena eso taldetan biltzen zirela zioen eta talde bakoitzak bere eskubideak, betebeharrak eta bizimodua zituen: otoitz egiten zutenak (apaizak), borroka egiten zutenak (gerlariak) eta lan egiten zutenak (nekazariak). Gizarte oren funtzionamendurako hiru ordena horien arteko harremanek onak behar zuten izan, berez batzuk besteen menpe baitzeuden.
Elizaren arabera, hiru ordena horien (noblezia, kleroa eta nekazariak) jatorria jainkoak emana zen eta, beraz, inork ez zituen zalantzan jartzen.
Alde batetik, pribilégiatu gutxi batzuk (aristokrazia eta elizako goi-karguak) boterearen eta lurren jabe ziren. Bestetik, biztanleria gehiena boteretsu horien presioaren pean bizi zen.
Gizarte horrek bilakaera izan zuen eta aro modernoko gizartea, estamentuetan oinarritutakoa, sortu zen; hiru estamentu zeuden: noblezia, kleroa eta herri xehea. Erdi aroko Gizartea ez bezala, gizarte estamentala irekiagoa zen. Tituluen erosketa, kultura eta meritu militarrak ziren herritar xeheak noblezian sartzeko bideak.
Argazkian gizarte feudalaren aldea bat ikus dezakegu.
Egilea:Julen
No hay comentarios:
Publicar un comentario