Lehenago esan duguna gogoratuz, Erdi aroan nobleziako kide guztiek mendetasun-loturak ezarri situ Steen elkarren artean. Berez, erregea guztien jauna zen eta ez zen inoren basailua. Noble boteretsuenak, kondeak, dukeak eta markesak, erregearen basailuak ziren, Elizako Goi-Carguak (gotzainak eta abadeak) bezalaxe. Horiek, beren aldetik, zaldunen eta aitoren semeen Jaunak ziren, azken horiek nobleziakoak ziren baita ere, baina askoz ere botere txikiagoa zuten.
Monarkia feudalaren ezaugarri nagusietakoa erregeak goi-noblelizaren aurrean zuen ahultasuna zen. Berez, nobleak erregearen basailuak ziren eta obedientzia eta leialtasuna zor zioten, baina errealitatea bestelakoa zen: noble batojen erregeak berak baino aberastasun eta baliabide militar gehiago zituzten. Beraz, ez da harritzekoa batzuetan nobleek erregeari berari beren nahia inposatzea.
Gainera, erregearen agintea monarkia feudalaren instituzio berezi batek kontrolasen zuen: Gorteek. Hasiera batean aholkulari-funtzioa bete bazuten ere (nobleziako eta elizakoa goi-dignatarioek osatzen zuten), gero eta funtzio gehiago bereganatu zituzten: legeak eta sergas erabakitzea, erreklutatzeak onartzea etab. Hala, bada, Gorteak sektore pribielegiatuek erregeen agintea mugatzeko erabili zuten tresna izan ziren.
Egilea:Julen
miércoles, 25 de febrero de 2009
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario